Lantaldea

Gaur egun, Ilunbe 165 pertsona konektatzen dituenenpresa-proiektua da. Lantaldeaz hitz egitea gustatzen zaigu, gureharreman-ereduaren barneko sinkronizazioagatik, pertsona bakoitza funtsezkoabaita premiak eta merkatuak eskatzen dizkigun erronkak bat egiteko. IlunbeLantaldeak aukera ematen du egunero ikuspegi kolektibo eta berdinzaletik lanegiteko, helburu komun eta partekatu bati begira.

Ingeniaritzako diseinutik hasi eta fabrikazio,muntaketa, abiatze eta laguntza teknikora arte, gure pertsona bakoitza gai dagure bezeroei balioa emateko, haien hornidura-katean integratutako prozesubaten bidez.

Espezialistek osatutako lantaldea

46 urte hauetan, Ilunbe osatzen duten pertsonakenpresa-proiektuak koadro elektrikoen fabrikazioaren alorrean egungo zerbitzuintegrala izatera arte aurrera egin ahala hazi dira, gure bezeroekin konexio  sendoa lortzeko.

Arlo bakoitzeko espezialistek osatutako lantaldea,kudeaketa, diseinua eta ingeniaritza, bertatik bertarako muntaketapertsonalizatua, erabiltzeko prest, eta proiektu bakoitzaren jarraipena etakontrola egiteko.

Gure harreman-eredua

Egungoingurune globalizatuan, non proiektuak bideratzeko modu jakin bat edukitzeaezinbestekoa den, bai eta, osotasunak funtziona dezan, konexio bakoitzazergatik den funtsezkoa ulertzea ere, Ilunbe proiektu bakoitzari nortasunberezia ere eransten diolako bereizten da. Pertsona bakoitzak, lantaldebakoitzak, gure bezeroei eskaintzen dizkiegun diseinua, fabrikazioa etazerbitzua bereziak izatea egiten du, baita xehetasunik txikiena ere.

Badakigu bezeroek beren erritmoetara egokitzekoaukera emango dieten kolaboratzaileak bilatzen dituztela. Logikoa da. Horregatik,gure eredua gure lantaldeek behar horri beti erantzun diezaioten eratuta dago.Kasu bakoitza berezia da, bakarra; hala, geure burua bezeroak espero duenagainditzen saiatzeko antolatzen dugu.

Nuestro modelo de relación Ilunbe

Si estamos creciendo en estos años, es gracias a que nuestro Modelo Ilunbe responde a estas exigencias.

Creemos en esta conexión como principio de nuestros productos y servicios, pero creemos aún más en dotar a cada proyecto de su “alma Ilunbe” para que pueda resolver las necesidades de nuestros clientes, estén donde estén, sea cual sea su sector industrial

Kudeaketa Integratuko Politika

Gure bezeroen premiak eta espektatibak asetzeko,Ilunbeko prozesuak sakon garatzen ditugu etengabeko hobekuntzan. Berrikuntza,prestakuntza eta gure bezeroentzako etengabeko aholkularitzatekniko-komertziala dira gure aurrerabidearen funtsezko oinarriak. Horretarako,gure kudeaketa-gaitasuna hobetzen ahalegintzen gara, prozesu bakoitzanazioarteko kalitate, ingurumen eta lan-osasunaren estandarren araberagauzatuz.

Ikus xehetasunak

2001. urteaz geroztik, OCA Global erakundeakIlunberen kalitate-kudeaketa bermatzen du, UNE-EN ISO 9001 ziurtagiriareneskakizunen arabera. 2005etik, UNE-EN ISO 14001 ziurtagiria dugu,  eta 2014tik, berriz, UNE-EN ISO 45001ziurtagiria, biak ere erakunde ziurtatzaile berarekin.

Ziurtagiri espezifikoak ditugu, hala nola EN 15085araua, trenbide-ibilgailuetarako soldadura-osagaiak behar bezala kudeatzeko etahornitzeko, eta UL 508A Control Panel Builder (E540798 esp.),industriako kontrol-panelei aplikatzen zaiena eta ULk ezarritako segurtasun-eta errendimendu-estandarrak betetzen direla bermatzen duena. Horrela,industria-inguruneetan erabiltzeko behar bezala diseinatu eta egin direlaziurtatzen da, AEBko eta Kanadako segurtasun elektrikoari buruzko araudiakbeteta.

Ilunberen Kudeaketa Sistema IntegratukoPolitikaren berri enpresako langile guztiei ematen zaie, eta, webgune honenbidez, gure interes-taldeei ere bai, haren kudeaketa orokorraren azken helburuaprozesuaren eta azken produktuaren kalitatea sistematikoki hobetzea etakontrolatzea izan dadin, betiere indarrean dagoen ingurumen- etasegurtasun-esparrutik harago.