SEKTOREAK
Ilunberen erantzuteko eta garatzeko gaitasuna lanegiten dugun sektore industrialen aniztasunean ikus daiteke.
Kasu guztietan, eskakizun-maila handia da; sektorebakoitzak bere espezifikotasuna behar du, eta Ilunben, bezero bakoitzarenbalio-katean integratzeko gaitasunari esker, planteatutako behar bakoitzarierantzuteko gai gara.

Trenbide-sektorea
Sektore honetan, kalitate-estandarrak osozorrotzak dira; izan ere, garatutako sistemen fidagarritasunaz gain, pertsonengarraioan segurtasunak zer-nolako garrantzia duen ulertu behar da.
Segurtasunik handiena, funtzionamendu akasgabeaeta akabera bikainak dira estandarra sektorean. Beraz, exijentzia, zehaztasunaeta zorroztasuna dira gure egunerokoa. IRIS araudiaren arabera lan egiten dugu,eta UNE EN 15085-2 CL4 ziurtagiria dugu.
Era berean, retrofitting-zerbitzuak ematenditugu, tren-flotak indarrean dagoen araudiaren eta teknologien araberaberritzeko eta egokitzeko.
Makina-erreminta
Lurraldeko sektore nabarmenetakoa da, bertandiharduten enpresen garrantziagatik. Makina-erremintak irtenbideen zehaztasuneta sendotasun handiena behar du.
Kontrol-armairuak fabrikatzeaz gain, makinaren atalelektriko guztia diseinatu, kudeatu eta muntatzen dugu, baita dagokien lekuanabian jartzeko lanak ere.
Retrofitting-zerbitzuak ematen ditugu, industria-makineriaindarrean dagoen araudiaren eta teknologien arabera berritzeko eta egokitzeko.


Sektore elektrikoa
Sektore honetan du sorburu Ilunbek eta gureproiektuaren funtsezko alorretako bat da oraindik ere; urte hauetan,ingeniaritzatik hasi eta kaxa elektrikoen muntaketara arteko garapena izan du.Ekipamendu elektrikoak industrializatu, estandarizatu eta fabrikatzen ditugu, xede-herrialdekoaraudi zehatza beteta.
Gure ekoizpen-sistemari esker, emaitza ezin hobeaklor ditzakegu produktuaren kalitatean, zerbitzu-mailan eta kostuetan, eta,horrela, gure bezeroen enpresa-arrakastari laguntzen diogu.
Mantentze-lanak
Azken urteotan izandako aurrerapen teknologikoakeragin nabarmena izan du sektorearen garapenean.
4.0 industria funtsezko elementua da mantentze-lanakkudeatzeko. Horretan ardaztuta, bertatik bertarako diseinu-, fabrikazio- etamuntaketa-zerbitzuak eskaintzen ditugu.
.jpg)
